2011/06/24

2011/05/27

Kaixo lagunak!
Oporretatik bueltan Miramongo kutxaespaziora joan ginen egun batean eskolako haur guztiak, Iturmendiko haurrak eta Olaztiko batzuekin batera. Oso ongi pasa genuen, gauza interesgarri eta bitxi asko ikusi genituen. Ikusi, ikusi argazkiak!











2011/05/02

ZER MODUZ OPORRAK?

Kaixo lagunak! Zer moduz pasa dituzue oporrak? Guk oso ongi,
baina eskolan hasteko irrikitan geunden dagoeneko.
Oporrak hartu aurretik Txirritx eta Lehoiaren antzerkia antzeztu genuen eskolan, pixka bat urduri geunden baina oso ongi atera zitzaigun. Hemen zintzilikatzen dugu argazki bat ikus dezazuen.

2011/04/08

MAITATU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI!!!






Atzo arratsaldean ospatu genuen Korrika Txikia Olaztin. Lara ere gurekin etorri zen eta oso ongi pasatu genuen guztiok. Gure gelan Mikeli tokatu zitzaion lekukoa eramatea. Asko nekatu ginenez, guraso elkartekoek merienda eman ziguten plazan. ARI, ARI, ARI...EUSKALAKARI!!!

2011/04/07

IKA, IKA, IKA, BADATOR KORRIKA!!!

Abestia ikasi dugu, petoak prestatu ditugu, ibilbidea egin dugu... eta arratsaldean bagoaz Korrikara! Ikastolakoekin batera, gaur arratsaldean egingo dugu Olaztiko Korrika Txiki. Eta bihar Korrika "handia" iritsiko da gure eskualdera! Prest zaudete???

2011/03/31

Aurtengo KORRIKA kanta 5 urtekoen blogan ikusi dugu. Oso polita da, baina guri Pirritx eta Porrotxek egin zutena ere asko gustatzen zaigu. Gogoratzen duzue?